Topaketa: Izan zure ibilbide profesionalaren buru. Prest zaude?
Lan mundua etengabe aldatzen ari da eta laneko ibilbideak etengabeko eboluzioan daude eredu berrira egokitzeko. Ohiko “bizitzako hiru etapak” (prestakuntza, lana, erretiroa) atzean geratu dira eta etapa aldaketa bakoitzak aukera berriak dakartza, ikuspegia izatea eta prestakuntza eskatzen dutenak.
Solasaldi honetan, punta-puntako bi enpresak gaur egungo lan munduan eta talentuaren kudeaketan dauden erronkak azalduko dizkigute. Zeregin horretarako, bi pertsona izango ditugu gurekin: Mar Pastor Albarran, Talento y Cultura Unit Partner Norte BBVA, eta Miren Loyola, Velatiako zuzendari korporatiboa.
Gainera, Juan Carlos Cubeirok, About My Brain-eko Europarako presidenteak, lidergoari eta talentuaren kudeaketari buruzko ikuspegia emango digu, inguru aldakor honetan.
Moderatzailea: Susana Rodríguez Vidarte, Deusto Business Schooleko Estrategia eta Informazio Sistemen saileko katedradun emeritua.
Ez galdu aukera hau inspiratzeko eta ibilbide profesionalaren buru izateko zelan prestatu jakiteko!