Desgaitasunen bat duten pertsonak lanean trebatzeko ikastaroko diplomak banatzea
2015/06/12
10:45 – 13:00
309-4
Ekainaren 12an, adimen desgaitasunen bat duten pertsonak lanean trebatzeko ikastaroko diplomen banaketa egingo da, Uribe Kosta Elkarteak antolatuta, eta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Gizarte Inklusioari eta Ezgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterrak lagunduta.
Programan 13 ikaslek hartu du parte eta 2013ko irailean hasi zen eskaintzen. Parte hartzaileei gaitasun teoriko-praktikoak eman zaizkie, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatuan arrakastaz sartu ahal izateko.
Ekitaldian izango dira 13 ikasleak eta Josu Solabarrieta, Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoa, baita Uribe Kosta Elkarteko zuzendaritza batzordea eta programako irakasle eta laguntzaileak ere.
Ikasle guztiek egin dituzte praktikak Bizkaiko lurraldeko enpresetan. Programak Lanbideren eta Europako Gizarte Fondoaren laguntza ere jaso du.
Ikastaroa bukatzeko, jakinaraziko da praktikak egin dituzten bi pertsona kontratatu dituztela.
Magnífica labor
Zorionak Josu y equipo !!