Agirre Bizkaitar Fundazioaren II. Saria emateko ekitaldia

Agirre Bizkaitar Fundazioaren II. Saria emateko ekitaldia
2018/10/24
18:00 – 19:00
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2 – 1º – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Alumni DBAk eta Agirre Bizkaitar Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Bizkaian Bizi Kalitatea Hobetzeari II. Saria emateko ekitaldira.

Ekitaldia Deusto Business Schooleko Pedro de Icaza Auditoriumean izango da (Bilboko campusa), urriaren 24an, 18:00etan.

Juanjo Alvarez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak hitzaldia eskainiko du:¿Nuevas necesidades sociales, como abordamos el futuro?’

Ondoren, Pilar Kaltzada kazetaria moderatzaile arituko da solasaldi batean, parte hartzaileak izango dira Mª Carmen Gallastegi, Teoria Ekonomikoko katedraduna; Luis de Lezama, apaiz, enpresari, ostalari eta idazlea eta epaimahaiko kidea; eta Rafael Icaza, Agirre Bizkaitar Fundazioko presidentea.

Javier Mariño, Koopera Elkarte Kooperatiboko presidenteak ere esperientzia partekatuko du joaten direnekin, hain zuzen Bizkaian Bizi Kalitatea Hobetzeari Saria jaso izana 2016an, lehenengo edizioan.

Saria emateko ekitaldian, hainbat erakundetako ordezkariak izango dira, Agirre Bizkaitar Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, sarira aurkeztu diren elkarte eta erakunde guztiak, epaimahaiko kideak…

Izena emateko. 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>