Ikerlanik onenei DU-Banco Santanderren XIV. saria emateko ekitaldia

Ikerlanik onenei DU-Banco Santanderren XIV. saria emateko ekitaldia
2019/02/28
12:00 – 13:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Otsailaren 28an, Ikerketako XIV. DU-Banco Santander Saria emateko ekitaldia izango da Deustuko Unibertsitatean. TIMON proiektuak, mugikortasun malgua, eraginkorra, jasangarria eta segurua izateko bide orriak, lehenengo saria irabazi du. Accesita, “ex aequo”, kirol apustuetan nerabeek duten jokabidean publizitateak duen eraginari buruzko lan batek eta neuroendekapenezko gaixotasunetan birgaitzearekin lotutako burumuin egitura eta funtzio aldaketei buruzko beste lan batek irabazi dute. Sariak Banco Santanderren babesa du, Santander Universidades atalaren bidez.

 

Ekitaldia 12:00etan izango da, Icaza Auditoriumean (Deustuko Unibertsitateko Komertziala) eta bertan izango dira Deustuko Unibertsitateko errektore José María Guibert eta Ikerketako eta Transferentziako errektoreorde Rosa Santibáñez. Banco Santanderren ordezkaria, bestalde, Patricia Arias Otero izango da, bankuaren EAEko lurralde zuzendaria.

 

DU- Grupo Santander saria Deustuko Unibertsitateak eta Banco Santanderrek 2004tik duten lankidetzaren barruan dago. ,Banketxea da munduan hezkuntza arloan gehien inbertitzen duen enpresa (Varkey/UNESCO-Fortune 500 txostena), Santander Universidadesen bitartez. 1.200 lankidetza hitzarmen ditu sinatuta, 21 herrialdetako unibertsitate eta erakundeekin.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>