European Data Incubator – startup, coach eta datuen hornitzaileen arteko topaketa

European Data Incubator – startup, coach eta datuen hornitzaileen arteko topaketa
2019/11/04
09:15 – 09:45
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Urriaren 10ean eta 11an, “Explore” miaketa-fasea izan zen Berlinen, Europako H2020 EDI – European Data Incubator proiektuaren barrukoa. 40 startups aukeratu zituzten Berlingo lehenengo fasean parte hartzeko, eta han taldeek beren irtenbideak aurkeztu zituzten, datuak hornitzen dituzten enpresek proposatutako erronkei erantzuteko balio dutenak. 40 horietatik 18 aukeratu zituzten, azaroaren 4an, Bilbon, izango den hurrengo fasean parte hartzeko. Inaugurazioa 09:15ean izango da, Diego López de Ipiña proiektuaren koordinatzailearen eskutik Turing Aretoan, Deustuko Unibertsitateko “La Comercial” eraikinean, Unibertsitateen hiribidea 24, 48007 Bilbao. Ekitaldi hori sailkatutako taldeen, coach-en eta datuak ematen dituzten enpresen arteko lehen topagunea izango da.

H2020 EDI Europako proiektuaren faseak hiru dira, aurkeztutako ekimenetarako kanporatzaileak. Lehen fasea Berlinen izan zen (‘Explore’), 30 enpresatatik 16 pasatu ziren bigarrenera, ‘esperimentazioa’. Bigarren fasea 2020ko otsailean amaituko da, 8 enpresa hautatuko dituzte hirugarren fasean, “eboluzioa”, parte hartzeko.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>