Euskaraldiko BIDEO LABURREN LEHIAKETA

Euskaraldiko BIDEO LABURREN LEHIAKETA
2018/11/13 – 2018/11/29
 
300 euro irabazi nahi barre batzuk eginaz?
Animatu eta hartu parte bideo laburren lehiaketan!

ZER EGIN BEHAR DA?
Lagunekin edo bakarka, Euskaraldia ardatz duen umorezko bideo labur bat.

BIDEOAREN BALDINTZAK:

  1. Gaia Euskaraldia izango da eta bertan erabiliko den hizkuntza euskara.
  2. Umorezkoa izango da eta gehienez 3 minutukoa (denbora horretatik pasatzen diren filmak ez dira kontuan izango).
  3. Filmean zehar euritako bat agertu behar da.
  4. Filmean zehar, jarraian dauden hitzetatik hiru agertu behar dira: urrutizkina, mainontzia, harroputza, doministikua, aktibatu, garizuma, aza, belarrondokoa, txarriboda, ahoberoa, alferra.
  5. Bideoan zehar, Deustuko Unibertsitateko leku hauetatik bat agertu behar da: kafetegia, CRAI, klaustroa, labirintoa.

SARIA: 300 euro.

BIDALKETA EPEMUGA: azaroaren 29a (epetik pasatzen diren bideoak ez dira kontuan izango). Bideoak helbide elektroniko honetara bidali behar dira: euskaraldia@deusto.eus

BIDEO EMANALDIA ETA SARI BANAKETA: Abenduaren 3an, Euskaraldiaren itxiera ekitaldian, bideo guztiak ikusiko dira eta saria banatuko da.

*Deustuko Unibertsitateak hautatutako bideoen zabalkunderako eskubidea du.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>