Irudien grabatuak Deusto FabLaben

Irudien grabatuak Deusto FabLaben
2016/07/22
11:00 – 14:00
DEUSTOFABLAB. Edificio FabLab, Universidad de Deusto
 
Ikastaro hau formatu digitalean lan egiten duten diseinatzaile, ilustratzaile edo artistei zuzenduta dago, haien sormen lanak laser bidez egurrean zehaztasun handiz grabatuak ikusi nahi badituzte.

Horretarako irakatsiko diegu laserrak nola funtzionatzen duen, zer hartu behar dugun kontuan fabrikaziorako diseinu digitala egiterakoan eta zein balore behar ditugun makina konfiguratzeko, emaitza desberdinak lortuko baititugu bakoitzaren beharren arabera.

Laser bidez ebakitzeko teknologiak aukera ematen digu pentsatuta dugun diseinua zehaztasunez ebakitzeko, eskuz baino arinago eta muga gutxiagorekin egiten da lan. Gainera, nahi dugun beste alditan kopiak egiteko aukera ematen du.

Tailerraren helburua da ikasleen ezagutza teknologikoa bultzatzea, abantailei probetxua atera eta haien sormen lanetan aplika dezaten. Horregatik, ikastaro honetarako diseinu digitaleko (Adobe Illustrator) ezagutza izan behar da, ikasleek irudi sinple bat sortu beharko dute denbora gutxian edo haiek aldez aurretik sortutako irudia erabili dezakete ondoren egurrean grabatzeko. Irudiaren formatuaren neurria, gehienez, 200 x 200 mm izango da. Egindako lana etxera eramateko izango da.

Ikastaroaren xehetasunak

Tokia: FabLab eraikina, Deustuko Unibertsitatea

Eguna eta ordua: 2016ko uztailaren 22a, 11:00etatik 14:00etara

Hizkuntza: Gaztelania

Instruktorea

Margarita Martínez. Diseinatzaile grafikoa. Fab expert.

Izena emateko

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>