Itsas garraio eta logistika jasangarrirantz: 2025eko erronkak eta aukerak
ReSChape (Reshaping supply chains for positive social impact) europar proiektuaren emaitzak ezagutaraziko dira eta solasaldiak izango dira, logistikan eta itsas sektorean, bereziki, eragina izango duten eta 2025ean burutuko diren araudiak eta ekimenak aztertzeko adimen artifizialaren, big dataren, hondakinen, isurien eta beste gai batzuen inguruan.
Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da eta streaming bidez ere emitituko da. Jardunaldiaren ondoren, kopaua egongo da bertaratzen diren guztientzat eta hitz egiten jarraitu ahal izango da.
Egitaraua:
9:30 h. Ongietorria: Asier Añibarro, Deusto Business Alumniren Komunikazioko zuzendaria, eta Olatz Landa, Derandein Fundazioaren Proiektuen arduraduna.
9:40 h. ReSChape proiektua, Alberto de la Calle Vicente, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Mekanika, Diseinu eta Industria Antolaketa saileko zuzendaria.
10:00 h. Solasaldia Jon Ander Herrero VASCO Logistics Supply Chain-eko CEOarekin.
10:20 h. Eztabaida mahaia: Nola eragingo diote 2025eko jasangarritasuneko erronkek itsas garraioari?
Parte-hartzaileak: Pablo Guerrero, Höegh Autoliners Spain, Mercedes Duch, Women’s International Shipping & Trading Association (WISTA) Spain. Moderatzailea: Olatz Landa, Derandein Fundazioa.
11:00 h. Amaiera eta kafea/sare-lana.