AA eta Ingurumena | Teknologia herritarren zerbitzura. Adimen artifizialaren erronkak eta eraginak
Adimen artifiziala (AA) fenomeno «teknologiko» soil gisa aurkezten da askotan, gaur egungo eran hura onartzea saihestezina balitz bezala. Hala ere, algoritmo bakoitzaren atzean giza erabakiak daude: datuen zentro bakoitzaren atzean, lurralde bat eta eragina jasaten duen elkarte bat daude; eta hizkuntza eredu bakoitzaren atzean, ikusten ez den lan bat egiten duten pertsonak daude. Teknologia ez da neutroa, eta haren garapena eta aplikazioak erronka etiko, sozial eta politikoen mende daude.
"Teknologia herritarren zerbitzura" proiektuaren esparruan, Alboan Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak lau saio antolatu dituzte online, irekiak eta doakoak, AAren inpaktuei buruzko begirada kritikoa eraikitzeko, herritartasun globalaren eta justizia sozialaren eta ingurumenekoaren ikuspegitik.
AA eta ingurumenari buruzko saio honetako partaideak hauek izango dira::
- Marina Otero Verzier, arkitektoa eta AAko ikertzailea
- Paz Peña Ochoa, aholkularia eta tenologia digitaletako ikertzailea.
Programa osoa esteka honetan.
Izena emateko inprimakia esteka honetan.
