Gizarte Segurantzaren Udako II. Jardunaldia: «Gazteen erronkak lan-harremanen eta gizarte-babeseko sistemaren aurrean»
Datorren uztailaren 15ean, Gizarte Segurantzari buruzko Udako II. Jardunaldia egingo da Deustuko Unibertsitatean, «Gazteen erronkak lan-harremanen eta gizarte-babeseko sistemaren aurrean» izenburupean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateak (Zuzenbide Fakultateko «Ekimen juridiko berritzaileak eta gobernantza demokratikoa gizarte bidezko, inklusibo eta jasangarrirako» ikertaldeak) eta Osasun eta Gizarte Segurantzako Espainiako Elkarteak (AESSS) batera antolatu dute.
Jardunaldia aurrez aurre jarraitu ahal izango da Turing aretoan edo urrutitik Zoom bidez.
Jardunaldiari buruzko informazio guztia (programa, doako izen-ematea, komunikazioak aurkezteko aukera, ospe handiko argitaletxean argitaratzeko aukera) hemen kontsultatu daiteke.
Komunikazioak aurrez aurre edo urrutitik aurkezteko aukera azpimarratu behar da (gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, ingelesez edo portugesez).
Komunikazioaren laburpena 2026ko ekainaren 1era arte aurkeztu ahal da esteka honen bidez, eta beharrezkoa da jardunaldietan izena ematea (doan). 2026ko ekainaren 12an, Jardunaldiaren antolatzaileek email bidez jakinaraziko dute Jardunaldian defendatzeko eta ondoren argitaratzeko zein laburpen jotzen diren interesgarri.
Onartutako txostenak eta komunikazioak Laborum argitaletxeak argitaratuko duen lan kolektibo batean jasoko dira, paperean zein irekian. Argitaratzeko, onartutako komunikazioen testuak 2026ko uztailaren 13rako bidali beharko dira josunelopezrodriguez@deusto.es eta javier.arrieta@deusto.es helbideetara, estekahonetan adierazten diren arauak zorrotz beteta.
Deustuko Unibertsitateak jakinarazten dizu zure datuak informazioa bidaltzeko eta gure jarduerak eta ekitaldiak kudeatzeko tratatuko direla. Bidalketa horien aurka egin dezakezu, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak baliatu dpo@deusto.es helbide elektronikora mezu bat bidalita, aplikatu beharreko araudian adierazitako baldintzak beteta. Datuak babesteko duzun eskubideari buruzko informazio gehigarria hemen kontsultatu dezakezu:https://www.deusto.es/es/inicio/privacidad/politicas-de-privacidad.
