DIRÉCTICAren II. JARDUNALDIA: Etika krisi garaian: enpresentzako erronkak

DIRÉCTICAren II. JARDUNALDIA: Etika krisi garaian: enpresentzako erronkak
2022/11/22
12:00 – 14:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 

Dirécticak, Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendaritza-funtzioaren ikaskuntza etikoari buruzko komunitateak, DIRÉCTICAren II. Jardunaldira gonbidatzen zaitu. Jardunaldia datorren azaroaren 22an izango da, 12:00etatik 14:00etara, Deusto Business School-eko (Deustuko Unibertsitatea, Bilbo) Icaza entzungelan.

Begoña Roman Maestrok, antolakuntza-etikako filosofo adituak, egungo krisiak enpresei nolako erronkak planteatzen dizkien ulertzen lagunduko digu eta horiei aurre egiteko zer hurbilketa egin daitezkeen asmatzen lagunduko digu.

Hitzaldiaren ondoren, solasaldi bat izango da Dirécticako kideekin eta jardunaldko partaideekin.

Egitaraua

12:00 Jardunaldiaren inaugurazioa

12:15 “Ética, calidad y riqueza de las naciones” hitzaldia, Begoña Roman Maestroren eskutik.

Etika eta Bioetikako irakaslea, Bioetika eta ingurune profesional eta antolakuntzakoei aplikatutako etika da haren espezializazio arloa.

Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko presidentea da, Kataluniako Bioetika Batzordeko kidea, Kataluniako Ikerketa Integralaren aldeko Batzordeko kidea eta Bartzelonako Ospitale Klinikoko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea.

Filosofia Fakultateko (UB) Ikerketako dekanordea da 2018ko azarotik.

13:15 Solasaldia

Lehenik eta behin, Dirécticako bi pertsonak hizlariarekin hitz egingo dute, gure enpresetan krisitik ateratzeko bidean etikoki nola jokatu hausnartzeko ikaskuntza komunitateak egin duen saiakuntzan oinarrituta. Ondoren, bertaratuei galderak egiteko aukera emango zaie.

13:45 Saioaren amaiera eta agurra

Formulario de inscripción

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>