Ekintzailetza eta Berrikuntzako programen inaugurazio ekitaldia

Ekintzailetza eta Berrikuntzako programen inaugurazio ekitaldia
2018/09/25
18:00 – 19:30
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek eta ICADE Business Schoolek atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Zibersegurtasunaren berrikuntzarako programaren 2018- 2019ko edizioaren inaugurazio ekitaldira.

Ekitaldia irailaren 25ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Madrilgo Negozio Eskolaren egoitzan (Castelló 76). Eskola magistrala eskainiko du Josep Piqué ministro ohiak, XXI. mendeko erronka eta desafio ekonomiko eta politikoei buruz hitz egingo du. Gai horiek El mundo que nos viene liburu berrian aztertzen ditu.

Era berean, ekitaldian izango dira Deusto Business Schooleko, Icade Business Schooleko, Rafael del Pino Fundazioko, Enpresarien zirkuluko eta EYko ordezkariak.

Izena emateko

 

Josep Piqué

Josep Piqué Camps politikari, ekonomialari eta enpresari ohi espainiarra da, gaur egun ITP Aero konpainia aeronautikoaren presidentea da. Ekonomia eta Enpresa Zientziak eta Zuzenbidea ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta bertako irakasle ere izan da. Pique kartera desberdinetako ministroa izan zen Aznarren agintaldietan, 1996 eta 2004 urteen artean. Gaur egun, Appluseko administrazio kontseiluko partaidea eta Kataluniako Ekonomia Zirkuluaren presidentea da.

2007ko abendutik 2013ko abuztura arte, Vueling hegazkin konpainiaren presidente izan zen Piqué. 2013ko urriaren 1ean, OHL konpainiako kontseilari ordezkari eta presidente ohi izendatu zuten. 2012ko otsailean, Mariano Rajoy Espainiako gobernuko presidenteak, Estatuko ordezkari izendatu zuen Piqué Europako EADS (Airbus eta Eurocopterren jabea) erraldoi aeronautikoaren administrazio kontseiluan.

2017ko urtarriletik SEATeko administrazio kontseiluko kidea da, eta bertako auditoretza batzordeko burua. 2017ko uztailaren 13an kontseilari (independente) izendatu zuten eta Abengoako Izendapen eta Ordainsarien Batzordeko kide ere bai. 2017ko urriaren 13an, Aenako kontseilari independente izendatu zuten.

Informazio gehiago:

Miriam Gómez
Tel: 91 511 61 89
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>