India Bizira – Lekukoak

India Bizira - Lekukoak
2015/10/20
10:45 – 12:00
“Peceras” Gela
 
Datorren asteartean, urriaren 20an, 10:45etan, Inés de Diego, Lorena Fernández eta María Obieta taldekideek hilabetez Indiatik eginiko bidaia kontatuko digute, Indi Bizira programa barruan eginikoa, hain zuzen.

India Bizira ALBOAN GKEak sustatzen duen esperientzia bat da eta Deustuko Unibertsitateak parte hartzen du bertan. Euskal Herriko hezitzaileei Gujerat-eko (India) ikastetxeetara bidaiatzeko modua ematen die eta baztertutako dalit (kastarik gabeak) eta adivasi (indigenak) komunitateen errealitateak ezagutzekoa, hilabetez.

Gainera, Minal Vaz, Deustuko Unibertsitateko ikasle indiarra, gurekin egongo da, bere herrialdeaz eta emakumeekin zein kooperatibeekin egindako elkarlanaz hitz egin dezan.

Zatoz gurekin te bat hartzera!

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>