Surf-eko hastapenak
Datorren larunbatean, irailak 27, surfean hasteko jardunaldiaz gozatu ahal izango duzu, Pukasen eskutik, Zurriolako hondartzan.
Jardueraren prezioa 10 € da, eta prezio horrek begiralearekin ordu eta erdi eta monitorerik gabeko aparteko ordu bat hartzen ditu barne, nahi duzunean praktikatzeko.
Gainera, bi kasuetan, surfa egiteko behar duzuen materiala emango dizuegu: taula eta neoprenozko txalekoa. Aldagelak eta dutxak eskura izango dituzue aldatzeko.
Klasearen ordutegia 11:30etik 13:00etara izango da.
Topaketa 11:15etan izango da, Zurriolako hondartzaren ondoan dagoen Pukas dendan. (Ramón y Cajal kalea, 7)
Izena emateko epea asteazkenean, hilak 24, amaituko da, 13:00etan.
