Innovate or Die 2016

Innovate or Die 2016
2016/03/18
09:00 – 19:00
 
Innovate or die berrikuntza lehiaketan 50 gazte arituko dira lanean taldeka, konponbide berritzaileak eskaintzeko inguruko enpresek jardunaldian planteatuko dituzten benetako erronka errealei.

Beraz, ikasketarako esperientzia berezia da, izan ere parte hartzaileak Euskal Herriko enpresa mundura hurbilduko dira eta, aldi berean, taldean lan egiteko tresna berriak eskuratuko dituzte, eta irtenbide berritzaileak sortzeko ereduak ere bai.

Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute proposamen original eta sortzaileak jasotzeko, diziplina anitzeko gazteen taldeetan landuak eta haien erronkei erantzuna emateko balio dezaketenak. Enpresa bakoitzak, gutxienez, hiru irtenbide jasoko ditu eta jardunaldiaren bukaeran onena aukeratuko du.

Jardunaldia dinamizatzen, esperientziadun erraztaileak arituko dira eta Team Academy-ko ekintzaile finlandiarren talde baten lankidetza ere izango da, parte hartuko duten taldeei laguntzeko beren esperientzia eta trebetasunak eskainita irtenbide berritzaileak sortzeko.

Programa eta informazio gehiago.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>