Etika jardunaldia 2019: “Enpresa eta giza eskubideak ingurune digitaletan”

Etika jardunaldia 2019: “Enpresa eta giza eskubideak ingurune digitaletan”
2019/05/09
10:00 – 13:30
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Etika Aplikatuko Zentroak, Deusto Businnes Alumnirekin batera, Etika 2019 jardunaldia antolatu du: “Enpresa eta giza eskubideak ingurune digitaletan”. Ekitaldia Icaza Entzungelan izango da maiatzaren 9an, eta azaroaren 26an Deustuko Unibertsitateak ingurune digitaletako giza eskubideei buruz egindako adierazpenaren barrukoa da.

Alde horretatik, BBK-k babestutako mintegi horren helburua da espazio bat sortzea hausnartzeko eta eztabaidatzeko nolako eragina duen enpresetan Giza Eskubideei buruzko ikuspegi berri honek, justizia soziala eraikitzeko eragile nagusi modura hartzen baita.

 

Jardunaldiaren babeslea: BBK.

Programa:

9:30 Harrera parte hartzaileei.
10:00 Ongietorria eta hasierako agurra
Agustín Garmendia – Deusto Business Alumniko presidentea

Gorka Martínez – BBK-ko zuzendari nagusia
10:15 Hasierako hitzaldiak: Universidad, Empresa y DDHH en el mundo digital
José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea
Adela Cortina (Valentziako Unibertsitateko Etika eta Filosofia Politikoko katedraduna).
11:15 Kafea
11:45 Adituen arteko ingurua: Giza eskubideak ingurune digitalean – Erronka berriak enpresa munduan
Ignacio Lekumberri (Mutualiako zuzendari nagusia)
Cristina Santamarina (The neon Project-en sortzailea)
Eloy Ruiz de Velasco (Auzitegi Nazionaleko epailea)
Pedro M. Sasia (Transferentzia – DUko Etika Aplikatuko Zentroko arduraduna)

Moderatzailea: José Ignacio Besga izango da, Euskadiko Etikako Klusterreko presidentea.
13:00 Jardunaldiaren ondorioak eta amaiera: Javier Arellano jauna, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea.

 

Ekitaldia streaming bidez eskainiko da.

Inscripción.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>