Jardunaldia. “Elkar-EKIN: Construyendo sistema conjuntamente”

Jardunaldia.
2018/02/01
09:00 – 14:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Otsailaren 1ean, osteguna, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, jardunaldia izango da: “Elkar-EKIN: Construyendo sistema conjuntamente”. Ekitaldia Gizarte inklusioko udal, aldundi eta hirugarren sektoreko agenteen arteko elkarlanaren esparruan egingo da. Topaketaren helburua da elkarrekin partekatzea 2017an Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Foroan eta Hirugarren Sektorea eta Bigarren Hezkuntzako Foroan garatutako lan prozesuak, eta, horrela, elkarlanak sortzen dituen sinergiak identifikatzea.

Jardunaldia 09:00etan hasiko da, eta harrera eta hasiera instituzionala ematen arituko dira Maite Peña, Gizarte Politiketako foru diputatua, eta Mabel Segú, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lanaren saileko koordinatzailea. Ondoren, 12:15ean, hitzaldia izango da: “Apuntes para un replanteamiento de los Servicios Sociales”. Hizlaria Manuel Aguilar Hendrickson izango da, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea, eta gizarte inklusioaren arloko aditu handienetakoa. Jarraian, debatea egongo da, eta jardunaldiari amaiera emateko, Belén Larrión, Gipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeseko eta Gizarte Inklusioko zuzendari nagusia, eta Ane Ferran, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko irakaslea, Donostiako campusean.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>