Jardunaldia: Experiencias y Futuro en la Atracción y Gestión del Talento

Jardunaldia: Experiencias y Futuro en la Atracción y Gestión del Talento
2017/02/02
18:30 – 20:00
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2 – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik gonbidatu egiten zaitu Experiencias y Futuro en la Atracción y Gestión del Talento izeneko jardunaldira. Pedro de Icaza Entzungelan izango da, otsailaren 2an, 18:30ean. Oraingoan gurekin izango ditugu David Martínez, Impronta Consulting-eko CEOa eta sortzailea eta Manu Egaña, KIROL taldeko pertsonen eta antolaketaren zuzendaria.

Azken urteotan, joera nabarmena da Giza Baliabideen arloan Talentua sustatzeko, eta, aldi berean, horren falta handia dago, hainbat arrazoirengatik (demografia, globalizazioa, hezkuntza-sistema, kezka berriak, balio ereduak…)

Benetako esperientzien bidez hausnarketak egingo dira: nola erakarri, lortu, eutsi eta garatu Talentua erakundeetatik. Ez dira errezeta magikoak izango, baina parte hartzaileekin partekatuko ditugu eta erabakirik onenak hartzen lagunduko diegu, mahaiaren edozein aldetan daudelarik ere.

Erronka handia da Talentudunak erakarri, garatu eta haiei eustea, baina beharbada erronka handiagoa izango da Pertsona eta Profesional modura ondo aukeratzea zein erakundetan inbertitu gure denbora eta ahaleginak.

Izen emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>