Jardunaldia: Navegar en tiempos revueltos, ¿gladiadores o esclavos?
Hitzaldiaren bitartez adierazi nahi da arlo pertsonalean erabaki adoretsuak hartzen ikasi ahal dela, gero arlo profesionalean aplikatu ahal izateko. Izan ere, aldaketa pertsonalen bidez emaitza harrigarriak lortzen ditugu arlo profesionalean. Entzuleei transmititu nahi die Gladiadore baten esperientzia profesionalaren bitartez, gure enpresentzako garrantzia handikoak diren erabakiak har ditzakegula, eta azken emaitzak ezagutzen ez ditugunez ziurgabetasuna izan arren, ez dugula beldurrez jokatu behar.
Ahaleginerako, lehiarako eta lanerako gaitasunean konfiantza izaten ikasi behar dugu, liderraren bakardadeak zalantza handiak sortzen baditu ere. Loidak gladiadoreen moduan lehiatu eta emaitza onak lortzeko tresnak emango dizkigu, horretarako ondo testatutako esperientziaren bidez transmitituko digu, bere bizitza profesional handian bizi izandako uneen zertzeladak.