Jardunaldia: Navegar en tiempos revueltos, ¿gladiadores o esclavos?

Jardunaldia: Navegar en tiempos revueltos, ¿gladiadores o esclavos?
2015/10/01
18:30 – 20:00
Sala B1 – Edificio Deusto Business School. Mundaiz, 50 Donostia-San Sebastián
 
Deusto Business Alumnik gonbidatu egiten zaitu enpresako erabakiak hartzeko behar den motibazioa eta laguntzari buruzko jardunaldira. Hizlaria Loida Primo enpresa gestorea izango da eta izenburua Navegar en tiempos revueltos, ¿gladiadores o esclavos? Ekitaldia urriaren 1ean, osteguna, izango da, Deusto Business Schooleko B1 Aretoan, Donostiako campusean.

 

Hitzaldiaren bitartez adierazi nahi da arlo pertsonalean erabaki adoretsuak hartzen ikasi ahal dela, gero arlo profesionalean aplikatu ahal izateko. Izan ere, aldaketa pertsonalen bidez emaitza harrigarriak lortzen ditugu arlo profesionalean. Entzuleei transmititu nahi die Gladiadore baten esperientzia profesionalaren bitartez, gure enpresentzako garrantzia handikoak diren erabakiak har ditzakegula, eta azken emaitzak ezagutzen ez ditugunez ziurgabetasuna izan arren, ez dugula beldurrez jokatu behar.

 

Ahaleginerako, lehiarako eta lanerako gaitasunean konfiantza izaten ikasi behar dugu, liderraren bakardadeak zalantza handiak sortzen baditu ere. Loidak gladiadoreen moduan lehiatu eta emaitza onak lortzeko tresnak emango dizkigu, horretarako ondo testatutako esperientziaren bidez transmitituko digu, bere bizitza profesional handian bizi izandako uneen zertzeladak.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>