2016ko Unesco Katedraren Jardunaldiak – Komunikazioak aurkezteko deialdia

2016ko Unesco Katedraren Jardunaldiak – Komunikazioak aurkezteko deialdia
2016/05/03 – 2016/05/16
 
2016ko Unesco Katedraren Jardunaldiak – Komunikazioak aurkezteko deialdia 

Gonbidapena egiten zaie master eta doktoregoetako ikasle, irakasle, ikertzaile, gizarteko talde edo elkarteei haien proposamenak bidal ditzaten ekitaldiko programazioaren barruan txertatu ahal izateko. Interesa duten pertsonek inprimakia bete behar dute. Proposamenak gai hauetako bati buruz izan daitezke:

Aniztasunaren kudeaketa: erlijioa, politika, hizkuntza…

Giza Eskubideak: hezkuntza, osasuna, mugikortasuna, etika eta legedia…

Lurralde garapena: lehiakortasuna, garapen ekonomikoa, ingurumena…

 Gizarte kohesioa: trinkotasuna, sormena, gobernantza…

Formatua eta data:

Komunikazioak 3.000 eta 5.000 hitz bitartekoak izan behar dira, erreferentziak eta bibliografia barne direlarik.

Aurkezpenak modu konbentzionalean egin ahal izango dira edo Pecha Kucha formatuan, hau da ideiak hogeina segundotan proiektutako 20 irudiko sekuentzia baten bidez.

Parte hartu nahi dutenek 400 hitzeko laburpena bidali beharko dute, 2016ko maiatzaren 16a baino lehen.

Onarpenen berri 206ko maiatzaren 23a baino lehen emango zaie parte hartzaileei, posta elektronikoaren bidez.

Jardunaldian aurkezpena egiteko ordutegia zein den ere bide beretik jakinaraziko da 2016ko maiatza baino lehen.

 

Izena emateko

Informazio gehiago:  fvillatoro@opendeusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>