Kaudimengabeziari buruzko jardunaldiak Bilbao 2025

Jornadas de Estudio de la Insolvencia Bilbao 2025

Jornadas de Estudio de la Insolvencia Bilbao 2025

2025/05/29 – 2025/05/30
09:00 – 21:00
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2025eko maiatzaren 29an eta 30ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Kaudimengabeziari buruzko 2025eko jardunaldiak egingo dira Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan.

Bi egun horietan, kaudimengabeziaren tratamendu juridikoaren egungo egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatuko da arlo horretako adituekin.

Aurtengo edizioan, aldaera bat egin da, ausarta eta, beraz, arriskutik libre ez dagoena, zenbait gai azalpen batez era praktikoan aurkezteko, sarrera teoriko baten ondoren eta ebatzi beharreko proposamen bat atzetik duela.

Beste berrikuntza bat ere izango da: aurten unibertsitate antolatzaileen programetan matrikulatutako doktoregaiek kaudimengabeziari buruzko komunikazioak ere aurkeztu ahal izango dituzte. Hautatutako komunikazioak orain argitaratutako programari gehituko zaizkio”.

Jardunaldietan izena ematen duten profesional guztiek aukera izango dute mahai bakoitzeko kideei galderak egiteko, bakoitzaren gaiari buruz.

Galdera horiek posta elektronikoz egingo dira, behar besteko aurrerapenez, aztertzeko eta gaien arabera ordenatzeko, dagokion mahaian zabalik planteatzeko.

Deustuko Unibertsitateko ikasle eta irakasleak doan joan ahal izango dira jardunaldietara. Jakina, aurrekoetan bezala, parte-hartzaileek obra kolektibo bat izango dute, Jardunaldietan izandako parte hartzeak bilduko dituen eskuliburu gisa.

Jardunaldien webgunea

Egitaraua

Izena ematea

Hizlariak:

Alfonso Muñoz Paredes (Madrilgo Probintzia Auzitegiko 28. ataleko magistratua)

Andrés Sánchez Magro (Madrilgo Merkataritza arloko 2. epaitegiko magistratua).

Anselmo Martínez Cañellas (Palmako Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna)

Carlos Martínez de Marigorta Menéndez (Kantabriako Probintzia Auzitegiko 4. ataleko magistratua)

Edmundo Rodriguez Achútegui (Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 4. ataleko magistratua)

Esperanza Gallego Sánchez (Alacanteko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna)

Francisco Javier Vaquer Martín (Madrilgo Merkataritza arloko 6. epaitegiko magistratua).

Guillermo Fernández García (Kanaria Handiko Las Palmaseko Merkataritza arloko 3. epaitegiko magistratua)

Ignacio Fernández de Senespleda (Bartzelonako Merkataritza arloko 10. epaitegiko magistratua)

Inmaculada Herbosa Martínez (Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko katedraduna)

José Ignacio Canle Fernández (Abaneako Auzibide eta Kudeaketa Judizialeko zuzendaria)

José Luis Fortea Gorbe (Valentziako Merkataritza arloko 3. epaitegiko magistratua)

José Manuel Martín Osante (Euskal Herriko Unibertsitateko Merkataritza Zuzenbideko katedraduna)

José María Tapia López (Valladolideko Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Lluís Farrés Juste (CaixaBankeko Aholkularitza Juridikoko, Konkurtsoko eta Berregituraketetako zuzendaria)

Manuel Marquina Álvarez (Pontevedrako Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Manuel Ruiz de Lara (Madrilgo Merkataritza arloko 11. epaitegiko magistratua)

Manuela Serrano Sánchez (TODA & NEL-LOko Berregituraketen eta Kaudimengabezien Arloko bazkide arduraduna)

Marcos Bermúdez Ávila (Bilboko Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

María del Carmen Castro Pérez (A Coruñako Merkataritza arloko 3. epaitegiko magistratua)

María Isabel López Montanez (Bartzelonako Merkataritza arloko 12. epaitegiko magistratua)

María Jesús Palmero Sandín (Madrilgo Merkataritza arloko 6. epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua)

María Peña Lobeto (Santanderreko Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua).

María Salomé Martínez Bauzas (A Coruñako Merkataritza arloko 2. epaitegiko magistratua)

María Teresa Trinidad Santos (Gasteizko Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Miguel Ángel Ladero Santos (COFIDESeko Inbertsio saileko zuzendaria)

Montserrat Morera Ransanz (Bartzelonako Merkataritza arloko 9. epaitegiko magistratua)

Nuria Fachal Noguer (A Coruñako Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Pedro Malagón Ruiz (Donostiako Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Pedro Márquez Rubio (Sevillako Merkataritza arloko 2. epaitegiko magistratua)

Rafael Yangüela Criado (Logroñoko Merkataritza arloko 1. epaitegiko magistratua)

Zigor Oyarbide de la Torre (Bilboko Merkataritza arloko 2. epaitegiko magistratua).

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude