#IkusezinaIkusten jardunaldiak

#IkusezinaIkusten jardunaldiak
2023/01/25
09:30 – 18:30
Tabakalera 2deo. Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
 
#IkusezinaIkusten jardunaldiak EHU-ko Kontu Laborategia ikerketa-taldeak eta Deustuko Unibertsitatearen ARES proiektuak, Medialab Tabakalerarekin batera antolatutatako formazio, eztabaida eta esperimentaziorako gunea da,  mapen inguruko esperientziak ezagutu eta egungo desagertzeko moduei buruz hausnartzeko.
Nola kontatu eta erregistratu ezer gutxi dakigun gauza, pertsona eta gertaerei buruz? Zer erregistro egin daiteke daturik ez duten egoeren inguruan? Zerk alde egin digu eskuragarri ditugun mapetatik? Fenomeno horietako asko izendatzeko izen zahar batera jo ohi da: desagertzea. Hala ere, desagertze zahar horiek, behartutakoak, zabaldu egin dira, migratzaileenak, hildako, tratatutako eta ohiko bizimodutik desagertutako emakumeenak, Amerika, Asia, Afrika eta Europako hirien ertzetako biztanleenak ere barne hartzeko. Ikusten ez den jendea. Ikusezinak al dira desagertutako pertsona hauek? Edo horiek irudikatzeko oinordetzan jasotako moduak agortu egin al dira? Desagertze berri horiek kartografiatzeko erabiltzen ditugun estrategiak errotik birpentsatzera behartzen gaituzte: Zenbat pertsona desagertzen dira munduan? Zenbat gatazka ez dira agertzen albisteetan? Zerk uzten du arrastoa eta azaleratu hartaz, eta zer ez?

Topaketa Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateko ARES programak eta Medialab Tabakalerak Data Commons Lab taldearen bitartez egindako lanaren jarraipena da. Talde horrek parte hartzearen, gobernu irekiaren eta testuinguru instituzional, profesional eta herritarren datu irekien inguruan lan egiten du.

EGITARAUA

09:30: Jardunaldiaren aurkezpena
10:00: Konferentzia – Desaparecidos: Cartografías del abandono. Conversación entre Gabriel Gatti, UPV/EHU, y Miren Gutiérrez, Universidad de Deusto
11:30: Kafea
12:00: Solasaldia. “¿Es posible mapear lo invisible?”

  • Miguel Sevilla-Callejo, Geoinquietos y Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España
  • Pablo DeSoto, LABoral, Gijón, España
  • Marcia Lika Hattori, INCIPIT, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), España

13:45: Bazkaria
15:15: Konferentzia: Gustavo Faleiros, InfoAmazonia, Brasil
15:45: Solasaldia – “Los mapas invisibles”

  • Paco Arévalo: Proyecto Missing Maps, Médecins Sans Frontières (MSF), España
  • José Bautista, PorCausa, España

17:00: Kafea 
17:15: Solasaldia– “Cartografías de la desaparición”

  • Itzel Sánchez, Tecnicas Rudas, México
  • Catherine D’Ignazio, The Massachusetts Institute of Technology (MIT), EEUU

18:30: Itxiera

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>