Inspirazio Jardunaldiak, Iñigo López Callejo aholkulari eta prestatzailearekin (Zuzendaritza Garapena, Garapen Ekintzailea eta Antolaketa Eraldaketa)

Inspirazio Jardunaldiak, Iñigo López Callejo aholkulari eta prestatzailearekin (Zuzendaritza Garapena, Garapen Ekintzailea eta Antolaketa Eraldaketa)
2020/10/07
18:30 – 19:30
Online
 
FORMATUA: online

Deusto Business Alumni zain izango duzu urriaren 7an, asteazkena, COVID-19aren aurrean egingo dituen Inspirazio Jardunaldietan. Online formatuan egingo dugu zuentzat guztientzat. Ezin duzu galdu!

Kutxabanken laguntza dugu.

Oraingo honetan gurekin izango dugu Iñigo López Callejo,  Zuzendaritza Garapeneko, Garapen Ekintzaileko eta Antolaketa Eraldaketako aholkulari eta prestatzailea.

Lopez txikitatik izan da jakin-min handiko pertsona, eta betidanik izan du ikasteko eta esploratzeko gogo handia. Energia horiek bultzatuta, atzerrian garatu du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, eta Amerikan, Ekialde Urrunean eta, batez ere, Ekialde Hurbilean bizi izan da hamarkada batez.

Denbora horretan guztian, “etxetik kanpo” hainbat arraza, kultura eta erlijiotako, eta hainbat jatorri eta baldintzatako askotariko pertsonak behatu eta haiengandik ikasteko aukera izan du.

Aldi berean, eraldaketa sakona sortu da harengan, eta horrek gauza asko birplanteatzera eta bizitza ulertzeko modua eta arrakastaren kontzeptua, pertsonala eta profesionala, neurri handi batean birdefinitzera eraman du.

2017an, berriz ere Bilbon bizi izan zen, Gwen emaztearekin batera, eta urte horretan bertan jaio zen lehen alaba, Alaia. 2019. urtearen amaieran, Ainara txikia ere etorri da familiara.

Une honetan, familian eta aitatasun kontzientean ez ezik, beste pertsona batzuei beren potentziala garatzen laguntzean ere lan garrantzitsua egiten du, bai zuzendaritzan bai ekintzailetzan, eta erakundetako pertsonen eta kulturen lidergoaren eta eraldaketaren zale amorratua da, eta errendimendu handiko taldeak prestatu eta sendotzen ditu.

Ekitaldian zehar, galderak egin ahal izango dizkiozu zuzenean Iñigo Lopezi.

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>