Europar Batasuneko gazteak: zer aukera eskaintzen dizu Europak?

Europar Batasuneko gazteak: zer aukera eskaintzen dizu Europak?
2019/11/12
15:00 – 17:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Azaroaren 12an, Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan, Europak gazteei eskaintzen dizkien aukerei buruzko jardunaldia egingo da, 15:00etatik 17:00etara.

Hitzaldiaren helburua da ezagutzera ematea Europako Elkartasun Kidegoa, Europar Batasuneko boluntariotza, enplegu eta praktika programa 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Programak aukera ematen du beste herrialde batean boluntariotza egiteko, bidaia eta bi aste eta urtebete arteko egonaldi gastuak estaltzen ditu, gainera esperientzia interesgarria eskaintzen du arlo pertsonalean eta profesionalean.

Solasaldi dinamikoa izango da, programa hau zertan datzan eta eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko aurkezpenak, materialak eta liburuxkak eskainiko dira.

-Aurkezpena: Itziar Fernández. Europe Direct Bizkaiako arduraduna

-Europako Elkartasun Kidegoa. Soledad Calderón. EEKko teknikaria eta Europako Boluntariotza Programetako aditua. Bolunta, Boluntariotza eta gizarte partaidetzako agentzia.

Sarrera irekia da, baina izena eman behar da.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>