PLPE eta PLCEren bazkariak Jaime Aguilera Unilever España taldeko presidentearekin.

PLPE eta PLCEren bazkariak Jaime Aguilera Unilever España taldeko presidentearekin.
2016/05/09
14:00 – 16:00
Universidad Pontificia Comillas – ICADE. c/ Alberto Aguilera 23,28015 Madrid
 
Deusto Business School eta ICADE Business Schoolek bazkaria antolatu dute maiatzaren 9an, Jaime Aguilera Unilever España taldeko presidentearekin. Ekimen horren helburua da parte hartzaileek aurrez aurre ezagutzea garrantzia publiko eta ekonomiko handiko erakundeetako arrakasta kasuak eta enpresen errealitateak, kasu honetan Unilever taldea.

Jaime Aguilera Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Comillas-ICADEn. Erantzukizun handiko postuetan egon da munduko kontsumo handiko produktuen lau multinazional handienetan, Brasil, Mexiko, Grezia, Emirerrietan eta Espainian. 2009ko azaroan, Unilever España taldeko presidente izendatu zuten, eta gaur egun ere izaten jarraitzen du. Aurretik, presidente ordea izan zen Nestléren negozio global batean, Vevey-n, Suitzan. Laneko ibilbideari 1990ean ekin zion Procter & Gamble-n, eta 1995ean Coca-Cola konpainian hasi zen Espainian, Marketin saileko lanpostu desberdinetan. 1998an, nazioarteko ibilbideari ekin zion Brasilen, eta Coca-Cola markako zuzendari izendatu zuten. Geroago, konpainia horretan, barneko beste arlo batzuetako buru izan zen, garrantzitsuena Europa hegoalderako eta Golfo-rako Marketin zuzendaritza, egoitza Grezian zuen, eta azkenik, Mexikoko Coca-Colako Marketineko presidente ordea izan da 4 urtez.

 Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>