Mentoring express: ekin talentuz eta pasioz. Deusto Ekintzaile Astea 2030

Mentoring express: ekin talentuz eta pasioz. Deusto Ekintzaile Astea 2030
2023/11/22
11:30 – 14:30
Paraninfoaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Ekitearekin beti egin duzu amets? Zure proiektuak aurrera eraman nahi dituzu, baina ez dakizu nola egin lehen urratsak? Beraz, aukera hau zuretzat da!

 2023ko Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en sartutako ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik zure ideia ekintzaileekin lagundu nahi dizugu.

Saio berezi honetan zure ekintzailetza proiektuari buruz hitz egiteko aukera izango duzu Monika Tubía, coach pertosnal, enpresa eta aholkulariarekin. Tutoretza saio labur bat jasotzeko aukera izango duzu, 15 minutuz, zenbait ideia gako barneratuz eta zure etorkizuneko proiektua aurrera ateratzeko urratsak indentifikatuz.

Zer espero dezakezu?

  • Pasioz eta talentuz ekiteko inspirazioa.
  • Ideiak zure proiektuei bizia emateko indarra.
  • Hurrengo urrats erabakigarriei buruzko orientazioa.

Norentzat:

  • Pertsona ekintzaileak
  • Unibertsitate-komunitatea
  • Gaian interesa duten Deustuko Unibertsitatetik kanpoko pertsonak.

Eman izena hemen  eta hasi arrakastarako bidea!

Adi! Plazak mugatuak dira eta ezin dugu guztientzako lekua bermatu. Hala ere, izena ematen baduzu eta ekitaldira joaten bazara, totebag esklusibo bat jasoko duzu, eta hurrengo saiorako erreserbatutako plaza ziurtatuko duzu.

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Semana Deusto Emprende Sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>