Marketinaren eraldaketa: datuak, adimen artifiziala eta bezeroekin konektatzeko modu berriak jorratzeko mahai-ingurua

Mesa Redonda La transformación del marketing: datos, inteligencia artificial y nuevas formas de conectar con los clientes
2026/09/17
09:00 - 10:30
Foro aretoa
Mundaiz, 50
Gehitu Google Calendarrera

 

Deusto Business Alumnik, BBVArekin lankidetzan, irailaren 17an Donostian egingo den mahai-inguruan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Mahai-inguru horretan, teknologia erakundeen funtzio estrategikoenetako bat, marketina, nola ari den birdefinitzen aztertuko dugu.

Izenburua: “La transformación del marketing: datos, inteligencia artificial y nuevas formas de conectar con los clientes". Gai horren inguruan hitz egiteko, hiru profesional aipagarri elkartuko ditugu, erakundeek datuak, adimen artifiziala eta gaitasun digitalak erabiltzen diharduten moduari buruzko esperientzia partekatzeko, pertsonak hobeto ulertzeko, haien beharrei aurrea hartzeko eta esperientzia gero eta garrantzitsuagoak eta pertsonalizatuagoak diseinatzeko.

Pertsona hauek arituko dira hizketan topaketan:

  • Ricardo Maldonado Montoya, BBVA Españako Digital Sales & Marketing arduraduna.
  • Iker Perez de Arenaza, Eroskiko Bezeroaren Garapeneko eta Klubeko zuzendaria.
  • Ane Rezola, Partner Managerra Googlen.

Tresna teknologikoez haratago, topaketak benetako balioan jarriko du arreta; izan ere, benetako balioa ezagutza erabaki, produktu eta zerbitzu hobe bihurtzean datza, konfiantzazko harremana sortzeko eta bezeroari balioa emateko.

Mahai-inguruan, besteak beste, gai hauek jorratuko ditugu:

  • Marketinaren bilakaera, datuek eta analitikak bultzatuta.
  • Adimen artifizialaren zeregina, bezeroen beharrak hobeto ulertzeko eta erabakiak hobeto hartzeko.
  • Gizarte sareen eta eduki-sortzaileen eragina, elkarrizketarako eta ezagutzarako espazio berri gisa.
  • Hiperpertsonalizazioa eta esperientzia digital garrantzitsuagoen diseinua.
  • Konfiantza, gardentasuna eta informazioaren erabilera arduratsua, gero eta digitalagoa den ingurunean.

Aukera bikaina izango da erakunde berritzaileenetako batzuk marketinaren eraldaketari nola aurre egiten dioten eta bezeroekin harreman adimentsuagoak, pertsonalizatuagoak eta jasangarriagoak eraikitzeko gakoak zein izango diren bertatik bertara ezagutzeko.

Izena emateko...

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude