Liburuaren aurkezpena: “El tiempo, la ausencia”, Javier San Salvador

Liburuaren aurkezpena: “El tiempo, la ausencia”, Javier San Salvador
2019/03/27
14:30 – 15:30
207b gela
 
Javier San Salvadorrek martxoaren 27an aurkeztuko du, Deustuko Unibertsitateko literatura lantegian, El tiempo, la ausencia (“22” dela eta) liburua, bere alaba Paule  Psikologiako eta Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterreko (NOHA) ikaslearen heriotzaren bigarren urteurrenean.

Argitalpen horren bidez, Javierrek Pauleren historia kontatzen du eta bere sentimenduen inguruko hausnarketa egiten du. Iñigo Larroquek, unibertsitateko literatura lantegiko irakasleak, liburuaren kontrazalean adierazten duenez, “Javierrek nahiko zukeen alabarekin gehiago hitz egin izana. Amestutakoa baino askoz gehiago. Hau esan gabekoaren oihartzun ederra baino ez da. Guri esaten digu, Paule guregandik guztik aldendu gabe egon litekeelakoan”.

Liburuaren salmentatik ateratzen den dirua Alboango proiektuentzat izango da, izan ere Paule behin baino gehiagotan aritu zen boluntariotzan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>