Liburuaren aurkezpena: La gobernanza económica de la Unión Europea, Beatriz Iñarritu

Liburuaren aurkezpena: La gobernanza económica de la Unión Europea, Beatriz Iñarritu
2018/12/04
18:30 – 19:30
Icaza Auditorium. Hermanos Aguirre, 2-1º – 48014 Bilbao
 
Asteartean, abenduaren 4an, Deusto Business Alumnik, Luis Bernaola Fundazioarekin lankidetzan, La Gobernanza Económica de la Union Europea liburua aurkeztuko du. Liburuaren egilea Beatriz Iñarritu da, Deusto Business Schooleko irakasle eta E3ko aholkularia.

Ekitaldia Deusto Business Schooleko Pedro de Icaza Entzungelan izango da, Bilboko campusean.

Gurekin izango dugu Joaquín Almunia ere, Centre for European Policy Studieseko presidentea, ministro ohia eta Europako komisario ohia, hark idatzi du liburuaren hitzaurrea.

Europar Batasunaren eta UMEren Gobernantza Ekonomikoa elementu, tresna eta prozedura desberdinen esparru konplexua da, interes komun eta nazionalen arteko oreka zailak konbinatzen dituena.

Krisialdiak behartu egin du proposamenak egiteko tresna berri eta hobetuak erabiltzera duela urte batzuk nekez sinetsiko zirenak. Aurreko beste aldi batzuetan bezala, EBk beharrak eraginda, urrats handiak eman ditu ekonomia arloko gobernantzara bateratuko bidean, helburu izanik gerta litezkeen krisialdietarako hobeto prestatzea, eta erantzun hobea ematea eta kudeaketa hobea. Lorpenen artean, aipatzekoak dira, aurrekontu proiektu nazionalak komunitatean gainbegiratzea, gainbegiratze makroekonomikorako prozedura, MEDE sortzea edo Banku Batasunaren eta Kapital Merkatuen Batasunerantz egindako itzulerarik gabeko bidea.

Amaieran mokadua eskainiko zaie parte hartzaile guztiei.

Liburua bertan erosteko aukera egongo da.

 

 

 

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>