Nadalízate liburuaren aurkezpena

Presentación del libro Nadalízate
2023/02/23
18:00 - 19:30
Deusto Business School Madrid
C/ Castelló, 76 28006 Madrid
Gehitu Google Calendarrera

 
Rafael Nadal historian izan den kirolaririk onenetakoa da. Bere mentalitateak, sakrifiziorako gaitasunak, lidergoak eta hobetzeko grinak miretsita, profesionalentzako inspirazio iturri bihurtu da, ez bakarrik kirol arloan, baita beste esparru batzuetan ere. Non dago haren arrakastaren gakoa? Zer ikas dezakegu harengandik? Haren estrategiak eta taktikak aplikagarriak dira enpresa munduan? Gai horietan sakontzeko asmoz, Deusto Business Schoolek Juan Carlos Cubeiro lidergoan eta eraldaketan adituak eta Leonor Gallardo UCLMko katedradunak idatzi duten ‘Nadalízate’ liburuaren aurkezpenera gonbidatuta zaude. Hitzordua otsailaren 23an izango da, 18:00etan, Deusto Business Schoolen Madrileko egoitzan (Castelló kalea 76). Aurkezpenaren ondorengo solasaldian, Nadalen metodoa enpresa mundura nola eraman azalduko da, eta bertan Juan Barrenechea kirolari profesional ohiak eta egungo Matra-ko zuzendari nagusiak ere parte hartuko du. EMAN IZENA Informazio gehiago Loreto Zalduendo Emaila: loreto.zalduendo@deusto.es Tel.: 91 577 61 89 luz.: 7006
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude