4.0 Industriako 4Gune Programa Exekutiboaren aurkezpena

4.0 Industriako 4Gune Programa Exekutiboaren aurkezpena
2021/10/06
10:30 – 13:00
por zoom
 
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak, urriaren 6an, 10:30ean, egingo den ekitaldira gonbidatzen zaitu. Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako 4Gune klusterrak antolatu du, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak sustaturik.

Ekitaldiaren helburu nagusia da 4.0 Industriako 4Gune Programa Exekutiboa 4.0 aurkeztea (Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak parte hartzen du programa horretan) eta Industria Adimendunerako trantsizioak dakartzan erronkei buruzko ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko topatzea. Horretarako, adituen mahai bat izango dugu, Euskadiko enpresa erreferenteetako ordezkariek osatua. Informazio guztia 4guneren webgunean bertan aurkituko duzu.

Topaketa Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusiko Auditoriumean egingo da, Gasteizen.

Zure asistentzia egiazta dezakezu 4gune plataforma digitalaren bidez edo 4gune@4gune.eus helbidean.

Programa: 

Ekitaldiari hasiera emateko, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Eusko Jaurlaritzako Koordinaziorako zuzendariak parte hartuko dute. Azken horrek gidatuko du mahai-ingurua, eta hauek izango dira parte hartzaileak:

  • Miguel Ángel Castillo, Aernnova Taldeko Garapen Teknologikoko presidenteordea
  • Iratxe Martin, nodo Ciberseguridad Basque Digital Innovation Hub-eko koordinatzailea
  • Ana Santiago, Sisteplant-eko CEOa
  • Mikel Niño, Fabrikazio Aurreratuko eta 4.0 Industriako Estrategiaren arduraduna Tecnalian

Daniel García, Digital Industries eta Kam & Business Manager enpresen hezkuntza-sektoreko arduradun nazionala, Siemens SAn 3D inprimaketan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>