Javier Arrietaren euskarazko produkzio guztia jasotzen duen webgunearen aurkezpena

Javier Arrietaren euskarazko produkzio guztia jasotzen duen webgunearen aurkezpena
2024/05/13
11:00 – 12:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Maiatzaren 13an, astelehenean, 11:00etan, Garate aretoan, gure irakasle Javier Arrieta Idiakezek beraren euskarazko produzkioa jasotzen duen webgunea aurkeztuko du. Webgunera bildutako edukien artean dira, besteak beste, literaturari (ipuinak, narrazioak, olerkiak…), ohiturei, historiari, etnografiari, Elizari, lan-munduari eta Zuzenbideari lotutako gaiak. Denek ere ahalbidetzen dute egileak gure herriaren inguruan duen ikuspegia aztertzea, plaza globalaren baitan. Halaber, egileak aurkezpena bi egun lehenago ere egingo du, maiatzaren 11n, larunbatean, Ondarroan, bere jaioterrian, Kofradia Zaharrean, 17:30ean.
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Iruzkin bat

  1. Oso gustura hjarraituko dut web orri hori, zure kanak beti izaten dira-ta kalitatez beteak.
    Zorionak!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>