Protesta soziala eta prozesu eratzailea Txilen: Erronkak giza eskubideetatik

Protesta soziala eta prozesu eratzailea Txilen: Erronkak giza eskubideetatik
2021/12/15
12:00 – 14:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 

2019an Txilen gogortu ziren protesta sozialak daude herrialdean bizi duten konstituzioa egiteko prozesuaren sorreran. Batzar Konstituziogilea hautatzeak eta osaerak herrialdean aldaketa sakon batzuk egiteko itxaropena sortu du, oraindik Pinocheten diktaduraren garaitik datorren konstituzioarekin jarraitzen baitute.

Prozesu hori aztertzeko, José Aylwin izango dugu hizlari eta Víctor Tricot iruzkinak egiten.

José Aylwin: abokatua eta British Columbia Unibertsitateko Zuzenbideko masterra da, giza eskubideetan espezializatua. Observatorio Ciudadanoko presidentea da, giza eskubideak sustatu eta defenditzen dituen GKEkoa, eta Txileko Universidad Australeko irakasle elkartua.

Víctor Tricot: Salamancako Unibertsitateko Zientzia Politikoko doktorea da. Jorratzen dituen ikerrildoetan, indigenen mugimenduak aztertzen ditu, oro har, bereziki maputxeen mugimendua Txilen, baita Txile eta Latinoamerikako mugimendu sozialak ere.

>> Izena eman

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>