Garapen ekonomikoaren etorkizuna irudikatzen
Mundu osoko lurraldeek erronka komunei egin behar diete aurre: klima-aldaketa, Covid-19ren pandemiak eragindako osasun eta ekonomia krisia, eta ekitate, aniztasun eta inklusio falta, batzuk bakarrik aipatzearren. Erronka horien testuinguruan, zer nolako itxura du etorkizuneko garapen ekonomikoak? Nola osatu dezakete etorkizun hori herritarrek, enpresek, unibertsitateek eta gobernuek? Zein estrategia eta politika behar dira datozen 20 urteetan gure garapen ekonomikorako bideak irudikatzeko?
Webinar honetan 4 hizlari bilduko dira, oso desberdinak diren lau testuingurutan -Europa, Afrika, Ipar Amerika eta Hego Amerika- gai horiei buruz gogoeta egiteko. Parte-hartzaileek esperientzia eta erronka horiei buruz hausnartuko dute, hurrengo 20 urteetarako aurreikusten duten garapen ekonomikoaren etorkizunari buruz dituzten ideiak partekatuko dituzte eta ikuspegi horiek gauzatzeko behar dena aztertuko dute.
