Ihes-gela errealitate birtualarekin – Ignaziotar urtea
Ihes-gela birtual honekin, lotura berriaren faseari emango diogu hasiera. Oculus Quest Errealitate Birtualeko betaurrekoen bidez, hainbat erronka ebatzi ahal izango dira. Murgiltze esperientzia horrek bete-betean sartuko gaitu Konbertsioaren Kaperan, duela 500 urte Loiolako Ignazio hil ala bizi zegoen gelan. Gaixoaldian Kristori eta Santuen bizitzari buruz egin zituen irakurketek erakutsi zioten, gela horretan eta etxeko otoizlekuan, bizimodua aldatu eta Kristoren bila irten behar zuela erromes.
Ekintza martxoaren 7 eta 16an izango da 10:15etatik 12:15etara. Kokapena eguraldiaren araberakoa izango da. Eguraldi ona eginez gero, Errandonea plazan egingo da. Euria egingo balu, Larramendi eraikineko sarreran izango litzateke jolasa. Anima zaitez!