Ihes-gela errealitate birtualarekin – Inaziotar urtea
Ignatius 500 Ignazio Loiolakoa betirako eraldatu zuen esperientzia baten bosgarren mendeurrena ospatzeko, Ignaziotar Urtea dugu. “Kristoren baitan gauza guztiak ikustea” ekarri zuen. Europako Errenazimentu betean izandako esperientzia espiritual bat hirugarren milurteko gizateriaren parte diruditen mutazio sakonekin lotzen da. Orduan gertatu zena inspiratzailea izan daiteke orain. Gure unibertsitateak Inaziotar Urte honekin bat egin du etapa ezberdinen bitartez (ikuspegia, zatiketa, lotura berria eta elkartasuna).
Ihes-gela birtual honekin, lotura berriaren faseari emango diogu hasiera. Oculus Quest Errealitate Birtualeko betaurrekoen bidez, Bilboko campuseko Auditoriumeko Klaustrora hurbiltzen direnek hainbat erronka ebatzi ahal izango dituzte. Murgiltze esperientzia horrek bete-betean sartuko gaitu Konbertsioaren Kaperan, duela 500 urte Loiolako Ignazio hil ala bizi zegoen gelan. Gaixoaldian Kristori eta Santuen bizitzari buruz egin zituen irakurketek erakutsi zioten, gela horretan eta etxeko otoizlekuan, bizimodua aldatu eta Kristoren bila irten behar zuela erromes.
Inaugurazioan Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek parte hartuko du.