Espainiako XI. Olinpiada Filosofikoa ospatuko da
2024/04/19 – 2024/04/20
Universidad de Deusto
Espainiako XI. Olinpiada Filosofikoa 2024ko apirilaren 19 eta 20an izango da, Bilbon, eta modalitate guztietarako gaia (hitzaldi filosofikoa, dilema morala, argazkia eta bideoa) honako hau da: Zer da aisialdia?
Kultura eta hezkuntza ekimena da, eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen artean gogoeta kritikoa eta pentsamendu filosofikoa sustatzea du helburu. Deustuko Unibertsitateko Filosofiako irakasleen laguntza eta inplikazioa du.
Bilboko campusean apirilaren 19an egingo da aurkezpena, idazkiak egiteari eta lanak ikusteari buruzkoa izango da. Gainerako probak eta sari banaketa apirilaren 20an izango dira, BBK Aretoan eta EHU Bizkaia Aretoan, beste gune batzuez gain.
Informazio gehiago.