Deusto Ekintzaile Astea. Deusto Ekintzaile Solasaldiak. Emakume ekintzailearen eguna: Oztopoak hausten

Deusto Ekintzaile Astea. Deusto Ekintzaile Solasaldiak. Emakume ekintzailearen eguna: Oztopoak hausten
2022/11/18
12:00 – 13:30
Loiola Centrum. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Azaroaren 18an, ostirala, Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Weeken ekitaldien barruan, VIII. Deusto Ekintzaile Solasaldiak antolatu dugu

Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Unibertsitatearen eta Deusto Ekintzaileren bitartez, Deusto Ekintzaile Solasaldiak ekimena antolatu dugu ASPEGIrekin elkarlanean, azaroaren 18an, ostirala, Donostiako Campuseko Loiola Centrumen. Jarduera hau, gainera, Global Entrepreneurship Week-ekin bat egiten duen Deusto Ekintzaile Astearen barruko jarduera da.

Ekitaldiaren helburua da gure lurraldeko emakumeen ekintzailetzari balioa ematea da, ohikoak ez diren inguruneetan arrakastaz ekin duten emakumeen adibideak aurkeztuz. Proiektuak eta horiek bultzatu dituzten emakumeak ikusarazi nahi ditugu, ekintzailetza gertuko errealitate posible gisa aurkeztuz.

Gurekin izango ditugu emakume ekintzaile hauek:

Tánit Esnal Olguin, Kauka startuparen CEO.
Jaione Izagirre Tavira, Egokiesportekoa eta Hegalak enpresako kudeatzailea.
Nerea Loron Díaz (La Furia), gizarte-hezitzailea eta rap-egilea.
• Bizilore eskola aktiboko ama eta sortzeileak.
Garbiñe Henry Moreno, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria, ekitaldia ireki eta testuinguruan jarriko duena.
Iratxe Elso Recarte ASPEGIko zuzendaritza batzordeko kideak Emekin proiektua aurkeztuko du.
Joseba Amondarain Senperena Gipuzkoako Foru Aldundiko Ezagutza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko Zerbitzuko buruak moderatuko du ekitaldia.

Topaketa honekin, solasaldi eraldatzailea piztea espero dugu, eta ziur gaude guztioi eragingo digula.

Interesa baduzu, eman izena.

Izena emateko esteka

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>