Deusto Ekintzaile Astea. Tailerra: GJHak hirien eraldaketan: ekintzailetzarako erronkak eta aukerak

Deusto Ekintzaile Astea. Tailerra: GJHak hirien eraldaketan: ekintzailetzarako erronkak eta aukerak
2022/11/15
10:00 – 12:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Deusto Ekintzaile Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Weeken barruko ekitaldien barruan, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik workshop batera gonbidatu nahi zaitugu. Gai nagusia hirien beharrezko eraldaketatik eratorritako ekintzailetza aukerak, bai eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) aplikatzeko erronkak eta horiek sortuko dituzten aukera berriak izango dira.

Mundu-mailako urbanizazio prozesu azkarra bizitzen ari gara, eta, horren ondorioz, gizateriaren historian lehen aldiz, biztanleriaren erdia baino gehiago hiri inguruneetan bizi da,  planetako lurraldearen % 3 den eremuan. Hori dela eta, mende honetako erronka handienetako bat hiriak egokitzea da, hazkunde jasangarria lortzeko.

Helburua, beraz, eraldaketa horretarako gakoren bat aurkitzea da, hiri-irtenbide berritzaileak aplikatuz, eta puntu horretan sortzen dira ekintzaile berrientzako negozio aukerak.

Hirien eraldaketa digitalak negozio aukerak sortuko ditu mundu mailan, 2025ean 2,46 bilioi dolar inguru.

Alde batera utzi gabe Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) 169 jomugen % 64 hirietan garatu behar direla eta horrek zer aukera sortuko dituen.

Mikel Hidalgo izango dugu gurekin, Trantsizio Sozialaren eta Agenda 2030en Idazkaritza Nagusiko aholkularia, eta Agendaren eta Eusko Jaurlaritzaren Lehentasun Planaren sarrera txiki bat egingo du. Ondoren, Xabier Arruza, Bilbao Urban & Cities Designeko koordinatzaileak, Hirien eraldaketarako GJHen aurkezpen nagusia egingo du: Erronkak eta ekintzailetzarako aukerak. Azkenik, mahai-ingurua izango dugu, eta bertan, pertsona hauek, beren jarduera-eremutik, aurkitzen dituzten aukerak eta erronkak kontatuko dituzte:

Jone Belaustegigoitia – Lur Studioko arkitektoa eta sortzaileetakoa, Herritarren Partaidetza Prozesuetan eta Gobernantza Irekian aditua, baita GJHen eta Hiri Agendaren aplikazioan ere.

Jean Paul Olmos – Romo Telecom eta Wifinova enpresako bazkidea eta Adimen artifizialean aditua, ROI marketinerako aholkularitza, Smart Cities, Marketing mobile eta Wi-Fi geolokalizazioan.

Guillermo Córdoba – Unica360 enpresako bezeroen inteligentzia-proiektuen zuzendaria eta teknika analitikoetan aditua – data mining, geomarketing, analisi espaziala

Etor zaitez jardunaldi interesgarri honetara, ekintzailetzarako aukera berriak eskainiko dizkizu eta!

Eman izena hemen.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>