CBRNE Major Crisis Managements: the legal Issues mintegia

CBRNE Major Crisis Managements: the legal Issues mintegia
2015/03/26 – 2015/03/27
Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu aretoan. Elcano kaleko 21ean, Bilbao
 
Zuzenbide eta Giza Genomako Unibertsitate arteko Katedrak antolatutako CBRNE Major Crisis Managements: the legal Issues mintegia izango da Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu aretoan, Elcano kaleko 21ean, 2015eko martxoaren 26an eta 27an. Ekitaldiaren helburu nagusia izango da Europar Batasunean hondamendi kimiko, biologiko, erradiologiko, nuklear edo leherketek eragindakoen erantzunak sortzen dituen arazo juridikoak aztertzea.

 

Partaideek Europa mailako koordinaziorako mekanismoak aztertuko dituzte, zer eskubide dauden horretan inplikatuta eta halako larrialdi egoeretan xedatu litezkeen ohiko erregimen juridikoen salbuespenak zeintzuk izango liratekeen. Gai horretan nazioarte mailan aditu direnen talde handi bat hurbilduko da horretarako, Europar Batasuneko DG Home-ko ordezkariak barne.
Asistentzia doakoa da. Toki kopurua mugatua denez, izena eman ahala beteko dira tokiak. Maiatzaren 24ra arteko epea dago horretarako. Argibide gehiago web orrian.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>