Ikerketa mintegia: Management Matters in Mental Health

Ikerketa mintegia: Management Matters in Mental Health
2019/06/26
12:00 – 14:00
31. gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Luis Salvador Carulla, Sydneyko Unibertsitateko Desgaitasun eta Osasun Mentaleko irakaslea, Osasun Mentaleko berrikuntza eta ikerketa proiektuetako aditua eta erreferentea, ekainaren 26an egongo da Unibertsitatean, plangintzak eta kudeaketak osasun mentalean duten eraginaz hitz egiteko.

Salvador Carulla irakasleak ibilbide profesional zabala du; osasun mentaleko, desgaitasunen arloko, adinekoen eta epe luzeko arretako osasun eta gizarte politiketan laguntzeko sistema integratuen garapenean egin du lan. Erakunde publikoetako eta irabazi asmorik gabeko hainbat pribatutako aholkularia da eta erakunde batzuetako zuzendaritzan hartzen du parte; Psikiatriako Mundu Erakundeko (WPA) idazkaria da, Zahartze Osasungarriaren Ikerketa Zientifikorako Espainiar Elkarteko (AECES) presidentea, PSICOST ikerketa elkartekoa eta Epidemiologia Psikiatrikoko Espainiar Elkarteko (SEEP) presidenteordea.

Parte hartzaileek Health Systems engineering arlo berrian izan diren aurrerakuntzak ezagutu ahal izango dituzte plangintza eta osasun kudeaketan, eta kudeaketako esku hartzeen esperientzien adibideak partekatuko dira mikro eta tarteko mailan. Gainera, eztabaida irekirako espazioa eta denbora egongo da, argitalpen estrategiei, ikerketa proiektuei eta horien finantzazioari buruz hitz egiteko, eta abar.

Toki kopuru mugatua. 

Harremanetarako: Elena.urizar@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>