[Ikerketa mintegia] Modernización reluctante: cultura plebeya y economía moral en el País Vasco

[Ikerketa mintegia] Modernización reluctante: cultura plebeya y economía moral en el País Vasco
2015/10/09
12:00 – 13:30
153. gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Andreas Hess-ek Euskal Herriaren historian aparteko garrantzia izan duten hiru erakunde aztertu ditu: baserria, marinelen kofradia eta txokoa. Ikerketa horretan leiho modura hartzen dituzte hiru erakundeak; haietatik begiratuz gero, koadro bat ikusteko aukera izango dugu, kultura plebeio aberatsez eta ekonomia moralez osatua. Baserriko kulturaren ikerketak euskal baserriko bizitzaren barne ikuspegia eta industrializazioan gertatu ziren errotiko aldaketen berri ematen digu, eta kofradian, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen lotura ikusten dugu. Hirugarren erakundeak, txokoak, fenomeno berriagoa eta hiri girokoa erakusten digu, hirira, hiri-girora eta bizimodu anonimora hurbiltzeko ahalegina. Mintegiaren amaieran, hausnarketa batzuk egingo dira, neurri batean, modernizazioarekin uzkur izan diren kultura batzuen inguruan.

Andreas Hess Dublineko University Collegeko soziologia irakaslea da. Egin dituen azken argitalpenak hauek dira: The Political Theory of Judith N. Shklar: Exile from Exile (Palgrave Macmillan 2014) eta (Bryan Fanning) Sociology in Ireland. A Short History (Palgrave Macmillan, 2015).

Etortzekoa bazara adierazi, mesedez helbide honetan: euskalgaiak@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>