Ekintzaileentzako tailerra Amaia Iruretagoyenarekin. Deusto Ekintzaile Astea 2030

Ekintzaileentzako tailerra Amaia Iruretagoyenarekin. Deusto Ekintzaile Astea 2030
2023/11/23
12:00 – 14:00
Areto Digitala . Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Datorren azaroaren 23an, 2023ko Deusto Emprende Astea dela eta, eta Global Entrepreneurship Week-en ekitaldien barruan, ekintzaileei zuzendutako tailer berri bat egingo da.

Amaia Iruretagoyena psikologoa, coach eta prestatzaileak eskainitako tailerrak komunikazio eraginkorra izango du ardatz ekimen bati buruz hitz egiterakoan. Izan ere… ekiten dugunean, gure proiektuaz maitemintzen gara, eta mundu guztiari gauza bera gertatzea gustatuko litzaiguke. Hala ere, besteei azaldu behar diegunean, era guztietako zailtasunak aurkitzen ditugu. Gure proiektuak arrakasta izan dezan, ez da nahikoa ona izatea, ezinbestekoa da gure inguruak hori ulertzea.

Lantegi honek modu eraginkorrean komunikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, arreta berezia jarriz arazo ohikoenetan eta horiei aurre egiteko moduetan.

Prest al zaude zure proiektua hurrengo mailara eramateko? Egin bat gure tailerrarekin eta jakin ezazu nola komunikatu zure ekimena modu eraginkorrean!

Ez ahaztu QR kodea eskaneatzea Banco Santander-Deusto Emprende Astea sarietan parte hartzeko. Zozketan 8 sari teknologiko irabazi ahal izango dituzu. Zenbat eta gehiago parte hartu, orduan eta aukera gehiago izango dituzu. Sari hauetako bat zurea izan liteke!

 

Eman izena hemen: https://forms.gle/mrXfCpThsheBJzjy6

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>