Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano berriak kargua hartzeko ekitaldia

Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano berriak kargua hartzeko ekitaldia
2023/09/12
13:00 – 14:00
Gradu aretoa . Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Unibertsitateak Ane Ferran Zubillaga Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano berriaren kargua hartzeko ekitaldia egingo du irailaren 12an, asteartean, 13:00etan, Donostiako campuseko Gradu Aretoan.

Ekitaldia behar bezala antolatzeko, beharrezkoa da joango zarela baieztatzea, inprimaki honen bidez. Azken eguna: ostirala, irailaren 8a, egun hori barne.

Hirugarren sektoreari lotutako ibilbidea

Ane Ferran Zubillaga Deustuko Unibertsitateko doktorea da, Giza Zientzietan lizentziatua (enpresa atala) eta Gizarte Lanean diplomatua Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskolan enpresa eta erakunde arloko . Ikus-entzunezko komunikazioaren kudeaketa,masterra, Deustuko Unibertsitatean.

Deustuko Unibertsitateko irakasle arduraduna da. Bertan, Gizarte Laneko graduan irakasten du Donostiako campusean, honako irakasgai hauetan: Gizarte Lanaren Metodologia (euskaraz), Gizarte Lana Antolakunde eta Prozesuetan eta Esku-hartze Sozialeko Teknikak (euskaraz). Gaur egun, Gizarte eta Giza Zientzien Saileko zuzendaria eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Donostiako Campuseko dekanordea da.

Gizarte-langile gisa izan duen lan esperientzia bi hamarkadatan garatu da gizarte ekintzako gizarte erakundeen esparruan (hirugarren sektorea), prestakuntzaren eta boluntariotzaren kudeaketarekin eta nazioarteko lankidetzarekin lotutako funtzioetan.
“Deusto Valores Sociales” ikerketa taldeko kidea da, Elkar-EKIN taldeko ikertzaile nagusia. Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, Etorkizuna Eraikiz Hitzarmenaren esparruan. Bere ikerketa-ildoak hirugarren sektorearekin, gizarteratzearekin, parte-hartzearekin eta Ikerketa – Ekintza parte-hartzailea edo ikaskuntza – zerbitzua bezalako metodologiekin lotuta daude.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>