Dekano berriek kargua hartuko dute

Dekano berriek kargua hartuko dute
2016/06/28
13:00 – 13:30
Gradu aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekano berriaren eta Josu Solabarrieta Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko dekanoaren kargua berritzea ospatuko du Deustuko Unibertsitateak ekainaren 28an, 13:00etan, Gradu aretoan.

 

Dekanoen taldea honela geratuko da osatuta: Gema Tomás, Zuzenbideko dekanoa; Guillermo Dorronsoro, Deusto Business Schooleko dekanoa; José Carlos Coupeau SJ, Teologia Fakultateko dekanoa; eta Eduardo Javier Ruiz Vieytez, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa.

 

Asier Perallos Deustuko Unibertsitateko Informatikako ingeniaria eta doktorea da. Deustuko Software Ingeniaritzako master bat ere badu. 1999tik, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da eta, gaur egun, irakasle titularra da, ANECAk akreditatua. Informatikako eta Telekomunikazioetako gradu eta ingeniaritzetan irakatsi du, baita master eta doktorego programetan ere. Softwarearen diseinua eta Sistema banatuak dira bere irakaskuntzaren ardatz.

 

Deustuko Unibertsitateko Informatikako Ingeniaritzako Saileko zuzendari izan da (2012-2016) eta softwarearen ingeniaritzako hainbat master zuzendu ditu. Esparru akademikotik kanpo, aktiboki lan egin zuen Deustuko Unibertsitateko Informatika Zerbitzuarekin (2003-2004), analista lanetan.

 

Era berean, DeustoTecheko garraio eta mugikortasun unitatea zuzendu zuen 2007tik 2016ra, 25 ikertzaile baino gehiago zituela bere ardurapean. Erakunde horrek mugikortasun adimendunagoa sustatzen du IKTen aplikazioen bidez. “DeustoTech Mobility” ikertaldeko ikertzaile nagusia ere bada, euskal unibertsitate sistemak aitortuta 2013-2015 deialdian. Urrutiko ingeniaritzako soluzio telematikoak ditu aztergai, middlewarea ibilgailuen komunikaziorako eta garraio adimenduneko zerbitzuetarako. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia du I+G-aren kudeaketan, hamarnaka proiektu eta transferentzia teknologikoko ekimen lideratu ditu; eta 30 JCR argitalpen baino gehiago, 50 ekarpen zientifiko ditu adimendun garraio sistemen arloan, eta bi doktoregoko tesi zuzendu ditu. Ikerketako seiurteko bat du (2008-2013) Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak akreditaturik.

 

Josu Solabarrieta Hezkuntza Zientzietako doktorea da. Hezkuntza Zientzien Institutuan ekin zion Deustuko Unibertsitateko ibilbideari. HEZIn egindako urteetan, hainbat ikerketa, berrikuntza eta prestakuntzako ekintzatan hartu zuen parte, eta Institutuaren zuzendari izan zen 2000 eta 2003 bitartean. Aldi berean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean irakasten ere hasi zen eta 2003an sartu zen oso-osoan bertan. Fakultateko Berrikuntza eta Kalitateko dekanorde izan zen, gero Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Hezkuntzako dekanorde, 2010ean dekanotzara iritsi arte. 1999an martxan hasi zen Hezkuntza Ebaluazioko Aditu lineako ikastaroa zuzendu zuen, eta DUko European Masters in Lifelong Learning-en koordinatzaile izan zen 2006 eta 2009 bitartean.

 

Irakaskuntzako ibilbide luze eta sendoa du, graduan, graduondokoan, doktoretzan eta etengabeko prestakuntzan izan baitu esperientzia. Ikerketa kuantitatiboko metodologia, analisi estatistiko eta hezkuntzako ebaluazioko prestakuntza eskaini du, batez ere, programen ebaluazioan, ikasleen ebaluazioan eta hezkuntza sistemen kanpoko ebaluazioan.

 

Esku hartzea. Bizi-kalitatea eta gizarte-inklusioa ikertaldeko kidea da gaur egun. Sei doktorego tesi zuzendu ditu. Laster, Drogak eta Eskola ikerketa proiektuaren hurrengo edizioan parte hartzeko asmoa du, baita ere, Europa eta Australiako helduen hezkuntza politikei buruzko ikerketa batean, H2020 europar proiektuan, parte hartzeko dinamika eta gizarte bazterkeriaren eragin eta harremanei buruzko gaiak aztertzeko.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>