Turismoa eta Lehia: Merkatu digitalen erronka

Turismo y Competencia: el reto de los mercados digitales
2026/05/07
09:30 - 14:00
Barandiaran aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
EGITARAUA IZENA EMATEKO ESTEKA

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC), merkatu digitalen erronkaren aurrean turismoari eta lehiari buruzko jardunaldi bat egingo dute du maiatzaren 7an Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera –aurrez aurre Bilbon eta online–.

Hasierako hitzaldia Javier Hurtado Domínguezek emango du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, eta, ondoren, Ana Malheirok, Europako Batzordeko Plataforma eta Merkatu Digitalen Erregulazioko Unitateko, (DG CNECT) buruaren ondokoak Digital Markets Act izenekoari eta horrek Europako turismoaren industrian duen eraginari buruzko hitzaldia emango du. Foroaren itxiera instituzionala Ainara Herce San Martín LEA/AVCko lehendakariak eskainiko du. 

Bertan ELGAko Lehiaren dibisioko María Pilar Canedo Arrillagak , Xavier Mas Máñez Krolleko zuzendari seniorrak eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea Julia Suderowek ere parte hartuko dute, eta merkatu boterearen kalteari buruzko azken aldiko adibide batzuetan sakonduko dute.

Jardunaldia plataforma digital eta arautzaileen inguruko bloke batekin osatuko da, ostatu-zerbitzu turistikoei arreta berezia eskainiz. Bertan, Yasmina Laraudogoitia Elorduy Bookingeko Espainia y Portugaleko politika publikoen gerenteak, Asier Pereda The Rentals Collection sortzailekide eta CEO kide, Apartureko presidente y StayAlliance-ko presidenteak, y Noemí Angulo Garzaro LEA/AVCko idazkari nagusiak hartuko dute parte. 

Foroak aukera emango du merkatu digitalen agerpenak turismoaren sektorean ekarri dituen erronkei buruzko alderdiak lantzeko, ez bakarrik operadoreentzat, merkatuan esku hartzen duten eragile guztientzat ere, erregulatzailetik hasi eta kontsumitzaile eta erabiltzaileetaraino. 

Besteak beste, gogoeta egingo da aldaketa teknologiko azkarretara egokitu beharraz (esperientzia pertsonalizatuak eta kanal anitzekoak eskainiz), datuak eta zibersegurtasuna behar bezala kudeatzearen garrantziaz eta, ingurune guztiz aldakor horretan, arautzailearen erantzuna zein izan den azalduko da. Izan ere, plataforma digitalen gorakadaren aurrean, ez ditu beharrezkoak edo neurriz kanpokoak diren oztopoak sartu beharko, sektorea ordenatu nahi izanda ere, operadore ekonomikoen jarduera justifikaziorik gabe mugatzeko, batez ere iraupen laburreko ostatu turistikoen zerbitzuei dagokienez.

 
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude