Hitzaren aldeko VI. Jardunaldi Juridikoak
Hitzaren aldeko VI Jardunaldi Juridikoak
Deustuko Unibertsitatea. Urriak 15 | Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua. Urriak 16
AURREZ AURRE parte hartzeko izena ematea
ONLINE parte hartzeko izena ematea
Urriaren 15ean eta 16an Hitzaren aldeko Jardunaldi Juridikoen VI. edizioa izango dugu, aktualitaterik handieneko gaiei buruzko ponentzien eta eztabaiden foro juridikoa, Zuzenbidearen arloko profesional garrantzitsuen eskutik. Hori dela eta, topaketa juridiko hau Estatu osoko ospetsuenetako bat da.
Jardunaldi hauek Magistraturarako Elkarte Profesionalaren, Magistraturarako Fundazioaren, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen arteko lankidetzatik sortu dira. Lehen mailako eztabaidak sortzen dituzten gai konplexuetan prestatzeko helburua dute. Eusko Jaurlaritzako Letraduen Elkarteak (EJALE), Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Osakidetzak ere parte hartzen dute jardunaldietan. Jardunaldien zabalkundean ARANZADI-LA LEYren laguntza editoriala du.
