Web-mintegia | AA berrikuntzara aplikatuta: klase praktikoak benetako eragina sortzeko
Adimen artifiziala berrikuntzaren arauak birdefinitzen ari da. Dagoeneko ez da nahikoa haren potentziala ezagutzea; benetako lidergoa da jakitea nola aplikatu benetako eragina sortzeko.
Asmo horrekin, Deusto Business Schoolek eta Fundación Vizcaína Aguirrek online saio batera gonbidatzen zaitugu. Erronka hori ikuspegi praktiko batetik aztertuko dugu, erakundeetan berrikuntza bultzatzen dutenen egunerokotasunetik gertu.
AA eta berrikuntza: gaitasuna emaitza bihurtzeko gakoak
- apirilak 29
- 17:30 (CEST)
- Online
Carlos Osoriokparte hartuko du, berrikuntzako estrategian nazioarteko erreferentea denak. MIT edo Harvard bezalako erakundeetan ikerketa akademikoa uztartzen duen ibilbidea du, maila globaleko korporazio handiei zuzeneko aholkularitza ematearekin. Osoriok berrikuntza testuinguru errealetan kokatzen du eta ziurgabetasuna erabaki eragingarri bihurtzen laguntzen du.
Koldo Atxutegi eta Guillermo Dorronsoro izango ditu lagun,Business Innovation Programmeko (BIP)zuzendari akademikoak, eta entzuleekin partekatuko dute ikuspegi horiek estrategia, berrikuntza eta negozioa uztartzen dituen ikaskuntza prozesu batean nola integratzen diren.
AA diskurtsotik haratago nola aplikatu jakiteko aukera bat izango da, hazkunde eta lehiakortasunerako benetako tresna gisa txertatuz.
Zure erakundean berrikuntza nola bultzatu aztertzen ari bazara, solasaldi horrek begirada baliotsua eman diezazukeela uste dugu.
Informazio gehiago:
Asun Angulo
Helbide elektronikoa: asun.angulo@deusto.es
Tel.: 944 139 483
