Famili Enpresaren XV. Jardunaldia

Famili Enpresaren XV. Jardunaldia
2015/05/12
15:30 – 20:00
Gradu aretoa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Maiatzaren 12an, Famili Enpresaren Jardunaldiaren XV. Edizioa ospatuko da. Deusto Business Schoolek antolatu du, Antonio Aranzabal Fundazioarekin batera, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Jardunaldiaren gaia da Jakintzaren eta talentuaren kudeaketa famili enpresan eta hainbat parte hartzaile izango dira bertan, gai horren inguruko esperientzia eta ikuspegiaren berri ematen.

Jardunaldiaren programa eta parte hartzaileak:

15:30-15:45: Jardunaldien aurkezpena

15:45-17:00: Talento, conocimiento y profesionalización de la empresa familiar izeneko hitzaldia emango du Alberto Gimeno Sanding-ek. ESADEko irakasle titularra da; bazkide eta sortzailea Family Business Knowledge (FBK) taldean, famili enpresaren arloko ikerketa aplikatua egiten duen enpresan, eta famili enpresako gaietan Europako Batzordeko aholkularia da. 

17:00‐17:15: Kaferako atsedenaldia

17:15-18:00: Talentuaren kudeaketa Vicinay Cadenas-en izeneko hitzaldia emango du Izaskun Lertxundi Vicinay Cadenaseko Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Arduradunak. Enpresa hori munduko lehenengoa da amarre eta lokailuak egiten. Vicinay Cadenasek EAEn ezezik, Txina, Suedia eta Brasilen ere baditu lantegiak. 300 pertsona inguru daude lanean enpresa horretan. 

18:00-18:45: La inteligencia comprometida: el caso de Pasaban izeneko hitzaldia emango du Gustavo Laskurain Pasaban-eko zuzendari nagusiak. Enpresa horretan papera eta kartoia prozesatzeko teknologia handiko makinaria egiten dute. 151 pertsonako lan taldea dute Tolosa, Txina eta Indiako lantegietan banaturik. Eta 40 herrialdetara esportatzen dute.

18:45-19:30: Gorrotxategi: una vocación con oficio izeneko hitzaldia emango du Rafael Gorrotxategik, Konfiteri eta txokolatearen Museoa sortu zuen familiako kideak.

19:30-19:45: Jardunaldiaren amaieran, ohi denez, Antonio Aranzabal saria emango zaio enpresabururik ekintzaileenari.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko: cristina.aragon@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>